“PORTU KALEA IGOERA”, TXIRRINDULARITZAREN ZENBAIT DIZIPLINA NAHASTEN DITUEN LEHIAKETA HERRIKOIA
Barakaldok bizikleta protagonista duen ekimen original bat aurkezten du. Hurrengo maiatzaren 26an “PORTU KALEA IGOERA”ren lehen edizioa ospatuko da. Lehiaketa itxura duen formatu herrikoi berri bat izango da, txirrindularitzaren zenbait diziplinetako kontzeptu ezberdinak bilduz. Adin ezberdinentzat diseinatutako bi zirkuituk eratuko dute bizikleta festa honen ardatza. Kirol ikuspegia gaindititzen duen lehiaketa da eta industria-hiri honen bi gune bultzatzea du helburu: Portu Kalea eta Pormetxeta Plaza.